Lege Abisua

Lege-abisua

Legezko Oharra

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen (LSSI*) 10. artikuluan xedatutakoa betez, Inguralderen identifikazio datuen berri eman nahi dizugu:

Inguralde

Aldapa Kalea, 3 A,
48901 – Barakaldo
Bizkaia

944 789 400

inguralde(ARROBA)inguralde.com

Erabilera Baldintzak

Baldintza hauek arautzen dute nola erabili behar duten Interneteko erabiltzaileek Inguraldek haien esku doan jarri duen webgunea. Webgunean sartzeak esan nahi du erabiltzaileek beren osotasunean onartzen dituztela:

Baldintza Orokorrak

Inguraldek webgune honetako informazioa erabiltzeko lizentzia hau hautatu du: Aitortu-PartekatuBerdin (by-sa): Aske zara lan hau eta lan eratorriak merkataritza-xedeetarako erabiltzeko. Lan hau eta lan eratorriak baimen honen beraren arabera bana ditzakezu soil-soilik, eta egilea (Inguralde) aipatu behar duzu betiere.

Inguralderen informazioa erabiltzeko lizentziari buruzko informazio gehiago.

Noiznahi, Inguraldek webgune honetako informazioa, webgunearen antolamendua eta itxura eta webgunea erabiltzeko baldintzak alda eta egunera ditzake, aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe.

 

Zerbitzuaren Kalitatea

Inguraldek ez du ziurtatzen webgunea edo webguneko edukia erabili bitartean akatsik edo errorerik izango ez denik eta webgunea eguneratuta dagoenik.

Ezinezkoa edo zaila ez bada betiere, Inguraldek erroreak konpontzeko, konexioa berrezartzeko eta edukia eguneratzeko beharrezko dena egingo du erroreen, deskonexioen eta edukiaren eguneratze faltaren berri izan bezain laster.

Webgunea ostatatzen duen zerbitzaria sync.es-en instalazioetan dago. Mantentze- eta konektagarritasun-zerbitzuak ematen ditu sync.es-ek, dagokion hosting-kontratuan zehaztu bezala.

Erantzukizuna

Webgunean argitaratutako informazioaren erabilera
Webgunea erabiltzeko eta webguneko informazioa baimenik gabe erabiltzeko erantzukizuna erabiltzailearena besterik ez da. Inguraldek ez du onartzen erantzukizunik webgunea erabiltzeagatiko edo webguneko informazioa baimenik gabe erabiltzeagatiko inongo ondorio, kalte edo galeraren gainean.

Segurtasuna
Inguralde ez da segurtasun-akatsen erantzule, ezta erabiltzailearen sistema informatikoak (hardwareak edo softwareak) edo erabiltzailearen sistema informatikoan gordetako fitxategiek edo dokumentuek jasaten dituzten kalteena ere, segurtasun-akatsak edo kalteak hauen ondorio badira:

  • Erabiltzaileak webguneko zerbitzuetara eta edukietara konektatzeko erabiltzen duen ordenagailuak birus bat izatearena.
  • Erabiltzailearen nabigatzaileak oker funtzionatzearena.
  • Erabiltzaileak bere nabigatzailea ez eguneratzearena.

 

Estekatutako edukiak
Inguralde ez du onartzen inongo erantzukizunik webgunearekin estekatutako edukien gainean, Inguralderenak ez badira betiere, eta ez du ziurtatzen estekatutako edukiek birusik ez dutenik, ezta erabiltzailearen sistema informatikoa (hardwarea edo softwarea), dokumentuak edo fitxategiak eralda ditzakeen beste elementurik ez dutenik ere. Inguraldek ez du inongo erantzukizunik estekatutako edukiek erabiltzaileari egiten dizkioten nolanahiko kalteen gainean.

 

Webguneko edukiak
Erabiltzaile, bezero edo hirugarrenen bati iruditzen bazaio estekatutako orrietako edukia edo estekatutako orriek ematen dituzten zerbitzuak legez kontrakoak direla edo erabiltzailearen beraren edo bezero edo hirugarren baten ondasunei eta eskubideei kalte egiten dietela eta kalte-ordainerako eskubidea ematen dutela, erreklamazio bat aurkez dezake, estekatutako orrietako edukia hauetako bat bada bereziki:

  • Espainiako zigor-araudiarekin bat delituzkotzat har daitezkeen edukiak eta jarduerak.
  • Jabetza intelektualerako edo jabetza industrialerako eskubideak urratzen dituzten edukiak eta jarduerak.
  • Ordena publikoa, krimenen ikerketa, segurtasun publikoa edo defentsa nazionala arriskuan jartzen duten edukiak eta jarduerak.
  • Osasun publikoa, pertsonaren duintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioaren errespetua edo osasunaren eta haurren babesa arriskuan jartzen duten edukiak eta jarduerak.

 

Erreklamatzaileak hauek aurkeztu behar ditu, fax, posta arrunt edo posta elektroniko bidez, inguralde(ARROBA)inguralde.com helbidean:

 

  • Bere datu pertsonalak (izena, helbidea, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa).
  • Ustez legez kontrakoa den edukiari edo erabilerari eta ustez legez kanpo erabilitako edukiaren titulartasunari buruzko xehetasunak; edukiak edo edukiaren erabilerak ondasunei eta eskubideei kalte egiten badiete eta kalte-ordainerako eskubidea ematen badute ustez, babestutako edukiei eta webguneko kokalekuari buruzko zehaztasunak; ostatatutako edo estekatutako orriaren jardunari buruzko azalpenak; jardueren legez kontrakotasuna adierazten duten egitateak eta zirkunstantziak; webgunearen deskripzio osoa; kexa eragin duten edukiak eta estekak.
  • Ustez urratu egin dituzten eskubideen titularrak edo haren izenean eta haren kontura jarduteko baimena duen pertsonak eskuz edo bitarteko baliokide baten bitartez sinatutako jakinarazpena eta kaltetutako ondasun edo eskubidearen titulartasuna egiaztatzeko agiriak, kexa eragiten duen orri, eduki edo hiperestekaren datuak zehazki aipatzen badituzte.
  • Erreklamatzailea kaltetutako ondasun edo eskubidearen titular ez bada, online adierazpenean emandako informazioa zehatza den eta salatutako eduki edo jarduera legez kontrakoa den zinpeko berariazko adierazpen argia, erreklamatzailearen kontura. Erreklamatzaileak eskuz edo bitarteko baliokide baten bitartez sinatu behar du, eta NAren edo identifikazio-agiri baliokide baten kopia bat erantsi behar dio.

Salaketa anonimoak ez dira hartzen Inguralderi eduki edo jardueren legez kontrakotasuna jakinarazteko nahikotzat.

Arbitrajea

Inguraldek eta erabiltzaileak beste edozein eskumeni uko egin diote berariaz, eta erabiltzailearen helbideari dagozkion epaitegien eta auzitegien eskumenen pean jarri dira webgunea erabiltzeagatiko nolanahiko eztabaidak argitzeko.

Erabiltzailearen helbidea Espainiatik kanpo dagoenerako, Inguraldek eta erabiltzaileak beste edozein eskumeni uko egin diote berariaz, eta Barakaldoko (Espainiako) epaitegien eta auzitegien eskumenen pean jarri dira.

SUBIR